
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
6. ZERGATIK ZAUDE HASERRE? (II)
maite: Zergatik zaude haserre? Ez direlako etorri okasiorako jantzita? Laguntasun intimo bat baino, ardura bat daukagulako orain? Gehiegi garelako talde bat izateko? A! Ez dugulako hipoteka bat elkarrekin erosiko? Ez garelako elkarrekin erdituko? Ez dugu egingo.
intza: Peña! Iraungitze data bat daukat.
maite: Beste tatuaje bat elkarrekin egiteari ezetz esan nizulako?
intza: Nekatu den lagun bat naiz, ezaguna dei nazakezue orain.
maite: Haientzat ekarri dudalako zuretzat ekarri dudana? Gure abestia orain denon abestia delako? Ados, badakit. Ez garelako hor egongo, zuk nahi duzunean eta nahi duzun moduan. Aizu, hitz egin dezakegu estremista jarri gabe, helduak gara, kudeatu dezakegu hau.
intza: Zer nahi duzu, kontratu bat egin?
maite: Ba bale...
intza: Maitasunaren enpresariak bihurtu gara edo zer? Benetan… kudeatu hitza berriz esaten duenari tiro egingo diot!
(intzak masajeetako pistola hartu eta mehatxu egingo dio maiteri, eta ondoren publikoari.)
intza: Esan, esan… esan sinonimo bat, gestionatu, konpondu, adostu…
maite: Ez sartu haiek gure kontuetan.
(intzak bere buruarengana zuzentzen du pistola.)
maite: Ez, zure buruari ez! Norbere buruaren laguna izatea arriskutsua da. Hori hedonismoa da!
(intzak bere buruari plazera emango dio pistolarekin gorputz osoan zehar.)
maite: Zuk badakizu horrela azala pentsamenduetatik askatzen dela? Sentitzen duzu?
intza: Ez.
maite: Eta pentsatu?
intza: Pentsatu bai.
maite: Eskerrak. Zer pentsatzen duzu?
intza: Adibidez: zein puntutan gaude?
maite: Zu eta ni? Gu?
intza: Ez, orokorrean. Zergatik gaude zu eta ni ilara honetan? Zergatik gara lagunak zu eta ni? Eta ez, ni eta zu? Badaude lagunik gabeko pertsonak? Zergatik ez naiz ni horietako bat? Izan daitezke urte bateko eta laurogeita hemeretzi urteko bi pertsona lagunak mahai jokoetan jartzen duen bezala? Zure ama zure laguna izan daiteke? Zure bikotekidea zure laguna izan daiteke?