
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
2. ANTZA
(Pontxearen mahaia prestatzen dute: aldaretxo baten gainean arrainontzi biribil batean. Alboetan bi globo arrosa eta burruntzali txiki bat. Eskuetan, botila estu bana beteta.
Prestaketa osoan zehar, keinuak sinkronizatzen dituzte. Botilak arrainontzian husten dituzte eta urak urdin kolorea hartzen du barnean. Haurtzaroko igerilekua gogoan inguratzen dute espazioa zutoinekin.)
maite: Bagoaz, bagoaz, erritual bakoitzak bere prestaketa behar du… Bizitzan baldin badago zerbait pena handia ematen didana, gurasoek berdin janzten dituzten seme-alabak dira.
intza: Niri ere bai.
maite: Tristea iruditzen zait zure kopia baten bertsio eskasago bat zarela jakinda haztea txiki-txikitatik…
intza: Niri ere bai.
maite: Egon behar dute haien zapata, kamiseta, eskuei begira, galdezka, bera edo ni naiz?
intza: Esan, esan…
maite: Nik ez dut nire anai-arreben antzik izan nahi…
intza: Nik ere ez.
maite: Nik ez dut nire gurasoen antzik izan nahi…
intza: Nik ere ez.
maite: Nik nire lagunen antza izan nahi dut! Adibidez, nik Intzaren antza izan nahi dut.
intza: Eta nik zurea.
maite: Are gehiago, nik Intza izan nahi dut.
intza: Eta nik ere bai, ni izan nahi dut. Orain kontatuko dizuegu genesia...
maite: Intzak ez du nahi bere aitaren antza izan, kotilla bat delako, baina Intzak bere aitaren antza izan nahiko balu, nik bere aita izan nahiko nuke.
intza: Eta nik ere bai. Eta zuek? Orain dator istorioa baina… Nahiko zenukete gure antza izan? Gure laguna izan? E? Ez gara hain desberdinak! Begiratu elkarri… Ze, nik ez dut gure antza ez daukan inoren antzik izan nahi.
maite: Eta nik ere ez.
intza: Bizar polita duzu.
maite: Zuk ere bizar polita duzu. Nik ez dizut sekula minik egingo.
intza: Nik ez dizut nahita sekula minik egingo.
biak (batera): Guk ez dizuegu nahi gabe / nahita...
(Elkarri begiratzen diote desberdin esateagatik larrituta.)
biak (batera): ...sekula minik egingo.