Herrenaren promesak
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua
Azaleko irudia: Maider Leturiaga
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
142 orrialde
978-84-19570-52-9
Maite Aizpurua
1990, Zumaia
 
 

 

6. LAGUN HOOLIGANA

 

(Lagun taldea zutoinekin egindako itxitura batean geratzen da. Abestiaren arrasto gisa, denak batera erreboteak eginez mugitzen dira. Mantra baten moduan errepikatzen dituzte esaldiak denek batera eszena osoan zehar.)

 

denak: Be-ne-ta-ko-laguna-naiz.

 

(ixak zinta bat askatu eta taldetik ateratzen da.)

 

ixa: Beti-hor-dago-ena!

      Tradizionala!

      Beti disponible!

      Beti, beti, beti disponible!

      Txaparik ez! Txaparik, txaparik, txaparik ez!

denak: Koti-koti-koti-koti-koti…!

 

(ixa taldera itzultzen da. maitik zinta bat askatu eta taldetik ateratzen da.)

 

maiti: Lagunak first!

      Lagunengatik desmelenatu! Desmoronatu! Desmantelatu!

      Parranda bai, hausnarketa ere bai!

      Ausardia bai, barkamena ere bai!

 

denak: Barkamena! Barkamena! Barkamena…!

 

(maiti itzultzen da. maiak zinta bat askatu eta taldetik ateratzen da.)

 

maia: Hor naiz!

      Emozioak, hor naiz!

      Aferak, hor naiz!

      Konponketak, hor naiz!

      Negarrak, hor naiz!

      Egia da batzuetan tenorea gaizki kudeatzen dudala eta pixka bat berant naizela. Baina hor naizelarik, hor sua da!

 

denak: Sua! Sua! Sua! Sua! Sua…!

 

(maia itzultzen da. anak azken zinta askatu eta taldetik ateratzen da.)

 

ana: Merezi duzue kanta bat:

maia, maiti, ixa: Kanta bat! kanta bat! Kanta bat!

 

(anak gitarra elektrikoa hartzen du soinean.)

 

ana: “Amorerik eman gabe, zuen leialtasunak

      dena merezi duela argi ikusi dugu…”.

      Itxaron! Gure tesituran:

 

(Beste taldekideek zutoinak hartzen dituzte eskuetan eta bortitz altxatu hooliganen antzera.)

 

denak (ozen):

      “Amorerik eman gabe, zuen leialtasunak

      dena merezi duela argi ikusi dugu.

      Gau iluna begirada, begirada maltzurrak

      Bizi joko eroa, sentimenduz bustia”.

 

ana (enfasiarekin): Guk merezi ditugu gure tesituran dauden kantak!

      Guk merezi dugu tribial bat guri buruzko galderekin eta benetako quesitoekin: Camembert, Roquefort…

      Guk merezi dugu gure mitologia, gure genesia kontatua izatea.