
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
Arte Dramatikoko ikasketen amaierako lan bezala abiatu zen antzezlan hau. Ondoren Maite Aizpuruak bere bizitzako lehen sormen egonaldia burutu zuen Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean.
Korrika-makina bat, interprete herren bat eta bien artean sortzen zen promesaren gaineko bideari eutsi zion, Matxalen de Pedroren bidelaguntzarekin. Bere lehen pieza eszenikoa sortu zuen. 2020ko martxoaren hasieran, Miriam Ubanet gonbidatu eta egonaldi tekniko bat egin zuen, argiak diseinatzeko, hau ere, lehenengo aldiz bizitzan. Maitek ideiarik ez zuenez zer zen egonaldi tekniko bat, Miriamen eskuzabaltasunak eta argietarako dotoreziak sormen prozesua azken txanpara eramaten lagundu zuen. Desesperazioz negar egin zuten; baleko zela sentitutakoan poztasunez negar egin zuten. Biek ala biek zuten titaniozko aldaka bana eta lokatzetan leporaino sartzen denaren inplikaziorako joera.
2020ko martxoaren 6an Zumaiako Aita Mari antzokian egin zuen aurrestreinaldia, eta gau horretan bertan itxi ziren antzoki guztiak pandemia zela eta.
Estreinaldia 2020ko irailaren 11n izan behar zen Niessenen, Eztena Jaialdian. Egun bat lehenago, bertan behera geratu zen emanaldia pandemiaren testuinguruan, eta data hori abenduaren 19ra pasatu zen. Azkenean, Oiartzunen antzeztu ahal izan zuen irailaren 25ean, ezin giro goxoagoan. Lau urtez ibili zen biran antzezlana antzoki, kultur etxe eta gaztetxeetan.
Lantaldea
Sorkuntza eta interpretazioa: Maite Aizpurua Olaizola.
Bidelagun artistikoa: Matxalen de Pedro Larrea.
Argiztapen diseinua: Miriam Ubanet.
Teaserra eta difusiorako argazkiak: Yuri Agirre (Kulturaz koop.).

Hizkuntzaren inguruko oharra
Antzezlan honetan Informe I, Informe II eta Informe III eszenak gazteleraz daude. Eszena hauetako testuak idazteko mediku txostenetako testu originalak erabili ditut oinarritzat trataera desberdinarekin:
— Informe Iek txosten izaera gordetzen du egituran eta pasarte biografiko fikzionatuekin nahastuta dago.
— Informe IIk txosten egitura du baina asmakizunetik idatzitakoa da.
— Informe IIIa txosten originaletatik hartutako esaldiekin egindako collage poetikoa da.
Antzezlan honetan ikertu nuen instituzio eta txosten medikoek zer eragin duten gorputz lisiatuen eta hauen pertzepzio pertsonal eta sozialaren gainean, betiere esperientzia biografikoetatik abiatuta. Hizkuntza medikoa hizkuntza jazarle eta urrutiko bezala agertzen da antzezlanean: teknizismoz eta debekuz betea, eta gazteleraz. Zentzu horretan, haurtzaro eta nerabezaroko bizipenei fidela izan naiz. Gaztelera nanaren bulegoko eta ospitaleetako hizkuntza zen niretzat. Ospitaleetako letreroak, buruz dakizkidanak oraindik; erizain laguntzaileen errietak berandu joaten ginelako gehienetan; zeladore jator hark ekartzen zuen nire gaztelerazko historial medikoa, lau urterekin “grueso” idatzita zuena gainean; amaren mimoak eta “quiero croasan” azkar esaten ikastea ospitaleko kafetegian. Niretzat traumatologoen kontsultak kapitalera ondo jantzita joatea eta barruko arropa zuriak estreinatzea ziren, gizon jakintsu baten kontsultara agertzeko. Pobreak baina txukunak, gazteleraz ulertu ez baina “portatu ondo” eta denari “bien” erantzuten ikasi.
Gero heldutan hau guztia erpin desberdinetatik begiratzeko eta hausnartzeko aukera izan dut, konplexutasuna ulertzeko, baina antzezlan honetan garrantzitsua izan zen “medikuaren ahotsa” gazteleraz mantentzea. Hizkuntzak funtzio dramaturgiko argia du, fikziozko mundu desberdinak sortzea eta bereiztea, eta horien arteko talkak eta loturak non dauden ulertzen laguntzea. Antzezlanean, bizitzan bezala, ulertu ezinezko hizkuntza medikoa bereganatzen eta manipulatzen joaten da interpretea, lengoaiaren hoztasuna eta biolentzia apurtuz, jolasean amaitzeko.