Herrenaren promesak
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua
Azaleko irudia: Maider Leturiaga
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
142 orrialde
978-84-19570-52-9
Maite Aizpurua
1990, Zumaia
 
 

 

0. HARRERA

 

(Zilar eta urdin koloreko zutoin banatzaileak jartzen dituzte sarreran, publikoko jendea pasa dadin haien artetik. Harrera egiten dago intza. maite ingurua txukuntzen ari da. Eszenatoki gainean, puxikekin egindako zutabe bat alde batean eta mahaitxo doratu bat hondoan. Jendea agurtzen dute. Ea egoki jantzita datozen ziurtatu. Elkarri seinaleak egiten dizkiote.

 

Okasiorako jantzita doaz, oihal dirdiratsuzko pijamatan. Gabriel Faureren Dolly Suite op.56 II.Mi-a-ou entzuten da.

 

Jendea sartutakoan, bi zutoin hartu eta eszenan jarriko dituzte. Beste biak eskuetan gerturatuko dira. Publikoa aztertu eta agurtzen dute aldi berean. Laguntasunaren ospakizuna hastear dago.)