Herrenaren promesak
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua
Azaleko irudia: Maider Leturiaga
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
142 orrialde
978-84-19570-52-9
Maite Aizpurua
1990, Zumaia
 
 

 

PROMESA BERDINA EGIN DIEGU
LAGUN GUZTIEI

 

      Testu hau “Forever lagunekin bakarrik tatuatu daiteke” izeneko laguntasunaren gaineko ikerketa artistikoarekin hasi zen. Ez, itxaron, testu hau Maite Aizpuruak Intza Alkaini egindako dei batekin hasi zen, esanez, “Aizu, kriston rolloa daukazu eszenan, zerbait egin nahi nuke elkarrekin, ez dakit euforiari buruz edo laguntasunari buruz”. Intzak esan zuen, “A, ba zoragarri, niri laguntasunarena gustatzen zait”. Eta horrela, elkarrekin deitu zieten Mejillon Tigreko Ane Garcia eta Eider Perezi, eta galdetu zieten, “Aizue, esku artean zerbait daukagu, ez dakigu zer, baina zerbait egin nahiko genuke zuekin, animatzen zarete?”.

      Eta horrela, txikitan lagunak egiten genituen modura, miresmenetik eta keinu zintzo eta argi batekin, elkartu ziren denak. Hamar eguneko egonaldi bat burutu zuten 2023ko urrian beti sutondo den Garaionen. Testu dramatiko baterako materialak modu ez-dramatikoan sortzeko helburuari eutsi zioten. Emaitza baten beharrik gabe, elkarrekin bizi eta sortuko zuten lehen aldia pijama festa oparoa izan zen. Ez ziren segundo bat ere isildu. Eta amaieran, elkarren artera ekarritako hitz eta irudi guztiekin sortutako fantasia ariketa batekin agurtu zuten elkar.

      Hilabete batzuk geroago, fantasia lurreratzeko aukera sortu zen, eta Intza eta Maitek Matxalen de Pedroren laguntzarekin antzezlan bat sortzeari ekin zioten. 2024ko maiatzaren 3an estreinatu zen, Donostiako Kontadores Gazte Zentroan, eta urte bereko Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdiko antzezlan hautatua izan zen.

 

 

Lantaldea

 

Ideia eta ekoizpena: Infinitudrama.

Aktore sortzaileak: Intza Alkain eta Maite Aizpurua Olaizola.

Testua: Kolektiboa, Mejillon Tigrerekin elkarlanean.

Zuzendaritza eta dramaturgia: Kolektiboa, Matxalen de Pedroren bidelaguntzarekin.

Aholkularitza eszenikoa: Edurne Azkarate.

Laguntzaileak: Garaion Sorgingunea, Aiaraldeko Kultur Faktoria, Gipuzkoako Foru Aldundia, Zumaiako Udala, Donostiako Udala (Poltsiko Antzerki Jaialdia).