
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
10. ARAZO FISIKOAK
(Argi intimoa. Makinaren abiadura jaisten du. Nekea agertzen da. Makinaren gainean mugimenduarekin jolasten jarraitzen du, baina lasaiago.)
Bizitza. Gorputza. Erresistentzia.
Bizitza. Gorputza. Erresistentzia.
Bizitza arazo fisikoz beteta dago. Ezin da gorputzik gabe bizi. Gorputza, erresistitzeko alternatiba bakar hori!
Erresistentzia, arazo fisikoetako konstante hori. Erresistentzia, bi gorputzek elkar zeharkatzeko oztopoa. Erresistentzia, nekerik gabeko iraupena.
(Zintaren atzealdean erortze puntuan nola ibili probatzen du.)
Noiz arte erresistituko dugu? (Publikoko pertsona bati) Noiz arte iraungo du zure gorputzak? Noiz utziko diozu ibiltzeari?
Titaniozko aldaka baten iraupena batez beste hamabost urtekoa da...? Mmm… hamabost edo hogei?
(Zintatik jaitsi eta txostena esku artean hartzen du. Paper bat hartu eta irakurtzen saiatzen da. Ez du letra osorik ulertzen. Publikoarengana jotzen du laguntza eske.)
Badago traumatologorik areto honetan? Atera lasai armariotik, e... ez dizuet kaxkarik egingo.
(Papera hurbiltzen dio publikoko pertsona bati irakurtzeko.)
Ea, zer jartzen du hemen? E? Kabroiak! Eta nik orain honekin zer egin behar dut? Hegazkinak egin, zakarretara bota, erre, poesia? E? Zeren, egin dezaket poesia.
(Makinarantz hurbiltzen da eta posizioz aldatzen du, aurrez aurre jarriz.)
Akaso ez duzue ezer ulertuko, baina zer da azken batean poesia?