Herrenaren promesak
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua
Azaleko irudia: Maider Leturiaga
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
142 orrialde
978-84-19570-52-9
Maite Aizpurua
1990, Zumaia
 
 

 

3. DOLCE FAR NIENTE, USTEZ

 

(Musika hipnotikoa eraldatzen doa erritmo biziago batean, Gangnam Style abestia hasten den arte. Jolasean hasten dira, gerritik zintzilik duten soka batean lotutako saltxitxa bat nork ahoratuko lehenengo. Publikoarekin ospatzen dituzte lorpenak. Jolasean jarraitzen dute.)

 

ixa: Aizue, peña ... zin egiten didazue ez nauzuela inoiz utziko?

maiti: Forever?

maia: Infinitua tatuatuko zenukete nirekin?

denak: Uuuuuu!!!

ana: Zein da lagun bati eskatu ahal zaion promesarik txikiena?

maia: Mini-promesa.

maiti: Mini-golfa.

ana: Golfa zu.

maiti: O! Zein animaliaren antza dugu?

maia: Zure eta nire mundua nahastuta ze mundu ateratzen da?

ana: Hori gustatu zait.

ixa: Lagun ona naiz zuentzat?

maiti: Biolentoa...

maia: Gure laguntasuna hierarkikoa da?

ixa: Hori zure iritzia da.

maiti: Botoxa emango bagenu elkarren antza izango genuke?

 

(Ideiarekin gustura agertzen dira eta soinutxoak egiten dituzte.)

 

ana: Huts egin didazue noizbait?

maia: Zuetakoren bat nirekin ezkonduko litzateke?

maiti: Noiz?

ixa: Ni leihotik botako banintz zuek ere botako zinatekete?

maia: Hori klasiko bat da.

ana: Biolentoa, gustatzen zait.

maiti: Badago lagunik ez duen jendea? Ez, benetan, existitzen da?

 

(Ideiarekin deseroso sentitzen dira eta soinutxoak egiten dituzte.)

 

ixa: Panteoi bat erosiko zenukete nirekin?

ana: Non?

maiti: Barakaldon!

maia: Urrunegi, baina ados!

ana: Zergatik ezin gara egon isilik elkarrekin?

maia: Badago zerbait oraindik erran ez didazuena?

ixa: Sekretuak lagunei kontatu behar zaizkie derrigor, ala?

maia: Barkatu?

ana: Zergatik aldendu gara?

maia: Lagunekin “utzi” daiteke, ezta?

maiti: Agur eta ohore ex-lagunari.

ixa eta maia: Fantasiiiiia!!!

ana: Zure ama zure laguna izan daiteke?

ixa: Hori ez da inoiz egia izango.

maiti: Zure bikotekidea zure laguna izan daiteke?

maia: Ez engainatu zure burua.

ixa: Zergatik utzi diogu elkarrekin gauza batzuk egiteari?

denak: Tutururu…

 

(Erantzunari ihes egin nahi diote eta denen artean Benetako laguna abestiaren errepika kantatzen dute ahapeka.)

 

maiti: Ea, serio: lagunik gabe existitu daiteke? Esan nahi dut, ezagutzen duzue norbait?

ana: Loteria tokatuko balitzait, nire lagunagoak izango zinatekete?

maia: Bederatzi urteko eta laurogeita hemeretzi urteko bi pertsona lagunak izan daitezke mahai jolasetan jartzen duen bezala?

ixa eta maiti: Turbioa.

ana: Ume bat hezi nahi duzue elkarrekin?

maia: Elkarrekin bai.

maiti: Umea ez.

ixa: Estupeeeendo!!!

maiti: Geroz eta anekdota hobeak izan, gero eta lagunagoak gara?

ixa: Buuuf… hori oso (Espainierako azentuarekin) cliché da.

maia (frantsesezko azentuarekin zuzenduz ixa): Cliché.

 

(ixa eta maia hitzaren ahoskera desberdinak praktikatzen geratzen dira haien artean.)

 

ixa: Inoiz esan dizuete ez zaretela lagun onak izan?

maiti: Niri bai.

ana: Inoiz esan diozue norbaiti “ez zara benetako laguna izan”?

maia: Nik bai.

ixa: Zer? Noiz? Nola? Non?

maiti: Eta zergatik?

ana: Uau, kontatu!

ixa: Bai, kontatu!

maiti: Dunba!

ana: Danba!

ixa: Pun!