Azken zakatzak
Azken zakatzak
2017, poesia
144 orrialde
978-84-92468-93-5
azala: Ramon M. Zabalegi
Martxel Mariskal Balerdi
1964, Hondarribia
 
 

 

SAGAR ERREAK

 

 

begiak erortzen ari dira leihoetatik

     berunezko apareju arnasgabeak

kaosaren premia edukiko dugu

     zentzua berreskuratzekotan bagara

neurtuta daude milimetro guztiak

     jaberen bat du milimetro bakoitzak

jaurti itzazue lanparak kanpora

     ausiki igeltsuzko mingainak

erreskatatu ezkata biguneko arima lapurtuak

     ospatu porrotak ardo bikainenekin

moztu mahukak maiestatearen trajeei

     maitatu leporik gabeko izaki baztertuak

lau hanketan bada ere bila ezazue duintasuna

     ez dute nahikoa irabazten piano afinatzaileek

garestiegi saltzen dituzte barazkiak

     mimoak kopetako ilea moztu dio pailazoari

sagar erreak jaten ditu oilar berritsuak

     izkinako kafetegi izerditsuan