Aurkibidea
Goizeko klarazoian buruarekin blagan
Grafiteatutako garezurren milurteko loa
Long John Silver nire erreskatera (txanpon makina madarikatua)
Ongi etorri aberatsen auzunera
Suge kopulatik sortutako unibertsoa
Iragarki sentsualak eta kale hotzak (gorroto ditut estankoak)
Ternua nire barruan; badator negu luzeena
Aurkibidea
Goizeko klarazoian buruarekin blagan
Grafiteatutako garezurren milurteko loa
Long John Silver nire erreskatera (txanpon makina madarikatua)
Ongi etorri aberatsen auzunera
Suge kopulatik sortutako unibertsoa
Iragarki sentsualak eta kale hotzak (gorroto ditut estankoak)
Ternua nire barruan; badator negu luzeena
ATZERRI EZAGUNA
Erreakzio alergiko batek
bizkortu du nire onberatasuna
telefonoz hizketan ari nintzen bitartean
eta Bostongo arteria nagusiak sutan hasi dira
Chinatowngo zulo batean New Yorkerako
autobus-txartel bat erosi dudan istant berean;
beti nago arrotzez inguratuta,
bereziki, hilabeteen ondoren,
jaioterrira itzultzen naizenean,
eta emozioaren dislexian
berriz ere abian jarri behar.
Erreakzio alergiko bat
ekoizkin kimikoen eta
pentsamendu korrosiboen eta
neguko bakardadearen eraginez
kutsatutako dutxa publiko batean.
Metro-ahoan erhu-aren doinuak
ameskizun goxo batera narama;
nor naizen gogoratzen dut
zer garen ulertutakoan.
Oraindik ez naiz inoren etxera heldu.
Bizialdi urte hauek guztiak
nahikoa ez direla
eta hala ere gehiegi
esaten dit gogoak.
Lanpararen argi apalak
gaurkoan ez dirudi gaixorik,
nire esku hozmindu eta logaletsuak
idazten jarraitzen du haren azpian.
Elurra ari du Erie Street txikian,
historiaurreko animalia baten
atomizazio hipnotizatzailea.