Azken zakatzak
Azken zakatzak
2017, poesia
144 orrialde
978-84-92468-93-5
azala: Ramon M. Zabalegi
Martxel Mariskal Balerdi
1964, Hondarribia
 
 

 

BIZIRIK

 

 

hildakoentzat ari da orkestra

eta uzkurtu egin dira

azken muturreraino

bizirik daudenen bihotzak

 

ballet dantzarien

arintasunarekin liluraturik

nabarmenagoa iruditzen zait

existentziaren pisua

 

burdinazko barra goria

eskuineko eskuan

itsasontzi deseginaren aingura

ezkerreko eskuan

 

gustukoak ditut

ausart egindako

errugbiko plakatzeak

 

gustukoa dut

fruitu arbolak diruditen

ezezagunekin mintzatzea

 

gustukoa dut

gorputz biluzi bat

urpean igerian ikustea