Azken zakatzak
Azken zakatzak
2017, poesia
144 orrialde
978-84-92468-93-5
azala: Ramon M. Zabalegi
Martxel Mariskal Balerdi
1964, Hondarribia
 
 

 

PADURAN ATSEDEN HARTZEN

 

 

Musker egartsua

Harrian mimetizatuta

Fosil bat burezurrean bezala

 

Hego haizeak gidatzen du

Padurako ihien koreografia

Lo arinean dago arratsaldea

 

Nire bihotza

Lurra atzaparkatzen

Basurde erotuaren antzera

 

Urrezko zauriei esker

Ibilera berrietan

Murgildu zait gogoa

 

Te berdeko errekak

Freskatzen dizkidala

Oinak eta barnea

 

Aterki puskatu bat ekarri du

Harrotzen hasia den haizeak

Eta begi bat galdu dut kasik

Datorren legez doa egia

 

Oraintxe bertan ordea

Bakean nago euliekin

Bakean nire ekaitzekin

Nirekin bakean