Azken zakatzak
Azken zakatzak
2017, poesia
144 orrialde
978-84-92468-93-5
azala: Ramon M. Zabalegi
Martxel Mariskal Balerdi
1964, Hondarribia
 
 

 

ROASTBEEFAREN LOKARRIA

 

 

elikagai gehiegi: urritasun modu bat da

elikagai gehiegi: gose forma bat da

dinamikek zentzua izateari uzten diotenean

garaia da sinboloak apurtzeko

eta mitologia errepasatzeko

 

estetikaren laudatzaileek

ez dute zoritxarra ezagutu

pertzepzioaren atrofian bizi gara

mezu subliminalen arnasketa jolasa dirudi

lagunekin ikasi banuen igerian

ez zen soilik uda sasoirako izan

esangura handiko egoera

izan liteke ahitze fisikoa

eta berdin espirituaren apatia

 

menderaezinak sentitzearren

giza sakrifizioak asmatu zituzten boteredunek

ugaritzen ari dira kontrol gela antzemanezinak

eta segundoro begi bat zabaltzen du udaberriak

neguaren errautsezko azken zainak ikusteko