Aurkibidea
Goizeko klarazoian buruarekin blagan
Grafiteatutako garezurren milurteko loa
Long John Silver nire erreskatera (txanpon makina madarikatua)
Ongi etorri aberatsen auzunera
Suge kopulatik sortutako unibertsoa
Iragarki sentsualak eta kale hotzak (gorroto ditut estankoak)
Ternua nire barruan; badator negu luzeena
Aurkibidea
Goizeko klarazoian buruarekin blagan
Grafiteatutako garezurren milurteko loa
Long John Silver nire erreskatera (txanpon makina madarikatua)
Ongi etorri aberatsen auzunera
Suge kopulatik sortutako unibertsoa
Iragarki sentsualak eta kale hotzak (gorroto ditut estankoak)
Ternua nire barruan; badator negu luzeena
ARGAZKI ALBUM BEREAN
gautzen ari ziren bere begiak
metropoliko argi guratsu
baina sarkorregiekin batera
luxuzko auto hartako eserlekuetan
kolore eta ikur desberdineko pilulak eta
tekno musika eta trajeek eta soinekoek
zilarrezkoak ziruditen
edo zilarrezkoak izaki
eboluzio-prozesuak itxura aldetik ere
berdin mantentzen dira
eta diru-goseak munstroak ditu naroki erditzen
paradisuan antropofagoen arteko gutunak
hezurduren arteko mintzoa
hotzaren hozkada
haragiaren arrailduretan
espirituarekin bat egiterik ez
zilarrezkoak ziruditen neskaren begiek ere
konpultsioz bere buruari plazera ematen aritu ondoren
antzutasun gordinaren irudia zela jabetu nintzen arte
bere bakardade sendaezinak
tximista bailitzan zeharkatu ninduen
eta ziztrin sentitu nuen nire gorpuztasuna
erlauntza zen plazan urtzen ari ziren oinezkoak
metroaren sarreratik beherantz
koipe zikin eta lodiaren eran desagertzen
gure benetako izatearen arrastoa
barne-negarrak erre egiten gaitu eta arima kiskali
eguzkiaren erraien gorroto eta kapritxora dagoen
alderantzikatutako giza azala bezala
haurtxo baten azala bezala
goizaldean etorkizuna irakurtzen aritu zitzaigun neska
muesliaz loditutako soja esne katilukada edan eta gero
bizitza oro argazki baten ameskeria besterik ez dela
argazki album berean gaudela
zangen antzera uretan murgiltzen garela
janariaren bila
hustasunaren biolentziak beti erakarriko gaituela
entzutearekin
desagertu nintzen lanbroan.