Azken zakatzak
Azken zakatzak
2017, poesia
144 orrialde
978-84-92468-93-5
azala: Ramon M. Zabalegi
Martxel Mariskal Balerdi
1964, Hondarribia
 
 

 

DESIOA ULUKA

 

 

argia izan nahi dut

argia

      argiago

 

arina izan nahi dut

arina

      arinago

 

gardenago

   ahaltsuago

      mugaezinago

         errazago

            biziago

 

gauzatzen ez diren

haurraren ametsen modura

denbora baino eternalago

eternitatea baino hurbilago

hurbiltasuna baino sendoago

sendotasuna baina errealago

errealitatea baino egiazkoago

egia baino zentzuzkoago

zentzutasuna baino irrazionalago

   egunero

      askeago

 

gora igo nahi dut

gora

      gorago