Aurkibidea
Goizeko klarazoian buruarekin blagan
Grafiteatutako garezurren milurteko loa
Long John Silver nire erreskatera (txanpon makina madarikatua)
Ongi etorri aberatsen auzunera
Suge kopulatik sortutako unibertsoa
Iragarki sentsualak eta kale hotzak (gorroto ditut estankoak)
Ternua nire barruan; badator negu luzeena
Aurkibidea
Goizeko klarazoian buruarekin blagan
Grafiteatutako garezurren milurteko loa
Long John Silver nire erreskatera (txanpon makina madarikatua)
Ongi etorri aberatsen auzunera
Suge kopulatik sortutako unibertsoa
Iragarki sentsualak eta kale hotzak (gorroto ditut estankoak)
Ternua nire barruan; badator negu luzeena
EX ANIMA
Ur azpian ari naiz malkoak ezkutatzen
ur azpian izate ezpalduari eusten
akiduraren esanahi berriak ikasten
ikasitakoa ordu geldietan onartzen.
Sufrimendua ari naiz laztantzen
arrain txikia bailitzan
haren hezurrak ni banan-banan zulatzen.
Baina horrela dira lasaitzen
zumezko nire esku hauek.
Zer diozu, ama? Zer diozu?
Zure arrangura dut entzuten
zure kezka egunero sumatzen.
Baina bizi naiz, ama,
ari naiz bizitzen.
Gatzezko anfora naiz itsaso gurean
uneoro sendabelarrak eta ukenduak
bilatzen eta nire mami-mamian landatzen.
Bizkar gainean daramat berunezko kupula
ez naiz halere buztinaren antzera desegingo
jarraitzen dut ni neu izaten.
Zer diozu, ama? Zer diozu?
Gor nago eta dena entzuten
nire buru barneko oinazean.
Zer diozu, ama? Zer diozu?
Ur azpian ari naiz malkoak ezkutatzen
akiduraren esanahi berriak ikasten.