Azken zakatzak
Azken zakatzak
2017, poesia
144 orrialde
978-84-92468-93-5
azala: Ramon M. Zabalegi
Martxel Mariskal Balerdi
1964, Hondarribia
 
 

 

AMUITZA

 

 

ahuntzak sasia jaten

zer uste zenuen ginela ba?

 

munduko auto azkarrenen jabe eta gidariak?

gorputz desiragarrienen fotokopiak?

legedi guztiz justu berriaren bozeramaileak?

akaso chef famatu pontifikatzaileak?

 

itxaronaldiaren nikotina gara

hatz beltz-horixkak gasolindegietako komunetan

bizimodu pornografikoen editore amateurrak

gogamen kamutseko zorrotzaile euforikoak

sudurra hautsita duten boxeolari logaletuak

informatikak artzaintzarako sortutako irudi animatuak

gurutze hipermodernoen zamaketariak

chihuahuak hipodromoan

oinetakoetan pixa egiten duten mozkorrak

pertxan zintzilik biluzik dauden soineko bakartiak

orkatila lodiko dantzariak

ahuntzak sasia jaten

 

ez dago arintasunik gure grabitazioan

zolitasunik ez gure bidaiatzeko eran

maleta gurpildunak gara ezezagunen eskuetan

bizioaren eliztarrak patrikeretan txanponak bilatzen

akolito bizargabearen itxurak egiten ditugun bitartean