Azken zakatzak
Azken zakatzak
2017, poesia
144 orrialde
978-84-92468-93-5
azala: Ramon M. Zabalegi
Martxel Mariskal Balerdi
1964, Hondarribia
 
 

 

DESOREKA ALATZEN

 

 

ozenegi dago musika

gertuegi dago eguzkia

 

zure begiek hitz gehiegi

egiten dute esaten dutenerako

zure begiek negar gehiegi

egiten dute sentitzen dutenerako

 

laburregia da bizitza

gozamenean dabilenarentzat

astunegi doa bizitza

sufrimenduaren gatibuarentzat

 

kirrinkari datoz soinuak

erregarri daude argiak

 

nekatu egiten nau zure energiak

baina ez zure asperdurak bezainbeste

haurregiak dira helduak

eta helduegiak haurrak

 

gehiegizkoa da hau dena

demasekoa zait ahalegina

 

laiak arrastaka bizkar gainean

pianoaren hortz-hagin hautsiak baratzean

apalegi dator kantua

lehorregi gure esperantza