Azken zakatzak
Azken zakatzak
2017, poesia
144 orrialde
978-84-92468-93-5
azala: Ramon M. Zabalegi
Martxel Mariskal Balerdi
1964, Hondarribia
 
 
Azken zakatzak
Martxel Mariskal Balerdi, 2017

Beti Mugan, Lisabö eta beste musika talde batzuentzat idatzitako kantuetatik ezagutzen genuen Martxel Mariskalen ahotsa. Liburu honen konposizio barrenkorrak zabaldu egin du bere indar espresiboaren sakontasuna, arnas luzekoa eta oparoa, lanketa gaitz baten emaitza trinkoa.

      Itsasoa eta oinazea, bi horiek dira Mariskalen lehendabiziko poema liburuak dakartzan gai askoren artean nabarmenak: bizi baldintza zailen aurreko ahaleginak eta nekeak, edertasunaren aurreko atsegina eta ikara.

bideoak:
Hitzen Uberan (2017-04-10)
Hitzen Uberan (2017-04-10)
Hitzen Uberan (2017-04-10)
Hitzen Uberan (2017-04-10)
Hitzen Uberan (2017-04-10)
kritikak:
Mariskalen poemek ez dute musikarik behar, Gorka Bereziartua, argia.eus, 2017-04-06
«Aspalditik genekiena konfirmatzera dator Azken zakatzak: Martxel Mariskal poeta zela, poema-libururik argitaratu gabe zeukan arren».
Berben pirotekniaz harago, Hasier Rekondo, Berria, 2017-04-23
«Berben jarioa baino gehiago, surrealismo automatikoaren mugetan barna, isiltasuna aukeratu beharrean da poeta, eta hortik bertatik abiatu poesiari heltzeko».
Hutsalkeriaren aurrean, Javier Rojo, El Correo, 2017-05-20
«Postmodernitateak sortzen duen indiferentziaren aurrean altxatzen da poema liburu hau, aldarrikapen moduan ere irakur daitekeena, poesiak erresistentziarako azken lubakia eskaintzen du-eta».
Lehen akordea, Iker Zaldua, Gara, 2017-05-20
«Komunetan idazteko moduko esaldiak, eskuzorroan gordetzeko aleak eta eleberri bati hasiera emateko moduko kapituluak, koktel polita izango du irakurleak esku artean, idazle ere bazen (zen, da eta izango da) musikari batek emanak».
Petrikilo, Igor Estankona, Deia, 2017-07-22
«Martxel Mariskalek oraingoan dakarkiguna ez da gida bat sufrimenduaren mugei buruzkoa, ezpada trantze horretan egon denaren esperientzia bera, eta handik ikusten denaren argazkia».