
Aurkibidea
Aurkibidea
ZERURIK URDINENA
Bostehun eta hogeita hamazazpi egun
hiru etxe aldaketa
aita, aitaita, zu, zuek
hirurogeita hamahiru poema
ez dakit zenbat arratsalde malko
eta gero
hemen zen
ordubeteko auto bidaia
hemen zen
negua ahazteko gogoa
hemen zen
su izandako harrien gainean
inoiz ikusi dudan zerurik urdinena
orain ez dakit zerbait esaten ote duten
zeruari idatzi dizkiodan berba guztiek
zergatik tematu naizen hainbeste
zuek ere ikus zenezaten
zerua hemen.
Tenerifen, 2026ko otsailaren 9an