
Aurkibidea
Aurkibidea
ORIAREN ITSASADARRETIK
Autopistan sartzear egon naiz
baina gurago nuen bide hau
meandroen zera hori
ibilguan gora ibiltzea
igande goiza da
eguzkitako betaurrekoak jaitsi ditut
badu zerbait errepide honek
aita pila bat bizikletan
atzean lasai ni
aurreratzeko esan didate berriro besoarekin
atzeko deportibo garestikoa haserre
gidatu bitartean ahaztu egiten zait bakardadea
utzi astiro joaten.