
Aurkibidea
Aurkibidea
OHEAN
Gauzak egin behar nituen
ez da gertatu.
Aita hil aurretik ere
izaten nituen halako egunak
tristuraren arrazoia ez da beti
bera.
Burua mantapean sartu eta
Youtuben jarri edozer
nerabetatik egin dut hori
Youtube DKiss FDF Discovery Max
sofa urdin hartan.
Norbere burua abandonatzea
dolua da edo bizitza?