Zerua hemen
Zerua hemen
2026, poesia
Poesia 102
112 orrialde
978-84-19570-57-4
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
2021, poesia
 

 

ORBURU HAUEK ERE

 

 

Orburu hauek ere eraman

esan didazu

pasatuta daude igual apur bat

mahaia edertuko dute behintzat

 

joateko presaz edo ez dakit

lurrean sartu duzu labana

grazia egin dit

ez dizut esan

 

bihar preparatuko ditut

pentsatu dut

nola egiten den baneki bezala

 

akordatu ote zara gero

labana sukaldera eramateaz.