Zerua hemen
Zerua hemen
2026, poesia
Poesia 102
112 orrialde
978-84-19570-57-4
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
2021, poesia
 

 

BESTE ALDEA

 

 

Ez da inorekin ezkutuan

egoteko lekua esan didazu

muinoaren magalean eserita

zeruaren ederra

katuen konpainia

itsasoa begien parean.

 

Nerabeak bagina pipak leudekeen lekuan

kafea eta geldi egoten ez dakiten eskuen

koreografia entseatua.

 

Hitz egin ahala pentsatzea

norbere buruarekin hitz egitea da.

 

Zer iristen da ba besteengana

pentsatzen dugunetik zenbat

esaten dugunetik

oihartzun arraro batzuk

 

eta badiaren beste aldetik datorren

akordeoi soinua.