Zerua hemen
Zerua hemen
2026, poesia
Poesia 102
112 orrialde
978-84-19570-57-4
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
2021, poesia
 

 

IGANDEA DA

 

 

Euriak bota dituen lore

bioletak zapaltzen hemen gu

google lensek ez daki ze lore den

 

hiri hau pairagarria bada

parkeena itsasoarena arrokena

da ardura

 

beste lur batzuei lapurtutako

landare eleganteegiak

belar moztu berria eta

putzuak han-hor

 

edozein astelehen igandetzeko

lata batzuk itsasoari begira

edo paseo bat

txakurrak eta runnerrak baino ez dabiltzan

inguru erromantizagarri hauetan.