
Aurkibidea
Aurkibidea
ZELAIAN
Zerura begira esan dizut
“bai ala ez?”
beti egiten dit ihes begiradak
belar luze bat hartu duzu
“ez dozu erantzungo?”
kilimak sudur puntan
nik erantzuten ditut
“bale, ba bai”
egiten dizkizudan galderak
barre egin duzu
“goazen”
zutitu naizenean
amapola bat dago zure belaunaren ondoan
“egon hor”
etzan garenean ez da egon.