URTEBERRI EGUNA
Itzal egiten dizu
frutaontziak aurpegian
mahatsa jaten ari naiz
bestelako epika bat espero nuen
urtarrilaren lehenean.
Itzal egiten dizu
frutaontziak aurpegian
eszena domestikoak
adierazgarriak dira beti
horregatik sortu zait berriro
poesia idazteko presa.