
Aurkibidea
Aurkibidea
ERREKAN
Lehen bat neukan. Bi orain.
Sardexka batekin txukundu dut adatsa
errekan bainatu naiz
amamaren alkandora bat daukat jantzita.
Beste ileak baino laburragoak dira
eskuineko begiaren gainean.
Ezin dut ezer txarrik pentsatu,
eder sentitu naiz. Ederrago.
Eta sardexka horrekin berarekin bazkaldu dut
inoizko ondoen. Inoizko lasaien.
Ile guztia zurituko zaidalako pentsamenduarekin.
Batzuetan aski da
gehiegi ez pentsatzearekin.