Zerua hemen
Zerua hemen
2026, poesia
Poesia 102
112 orrialde
978-84-19570-57-4
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
2021, poesia
 

 

OPORRAK

 

 

Joan gaitezen oporretan eta bizi gaitezen

lesbianen pelikula kutre horietako batean

 

ezer gertatzen ez den pelikula mota hori

non ez duten ezer egiten

elkar maitatu

estetikoki politak diren gauzak egin

elkar desiratu

eta larrutan egin

bakarrik.

 

Ezer ez egitearen poza

eder egitearen lasaitasunarekin nahastuta.