Zerua hemen
Zerua hemen
2026, poesia
Poesia 102
112 orrialde
978-84-19570-57-4
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
2021, poesia
 

 

SALBAZIOA

 

 

Zera desio dut orain

zapatak presaka kentzea eta

urruma existentzial hori.

 

Usoen murmurioa

katuaren marmarra

behi aziendaren marrua.

 

Ez dakit zerk bereizten dituen

hau eta hori.

 

Mesedez, etor dadila norbait

maitasun poemak idaztetik

salbatuko nauena.