Zerua hemen
Zerua hemen
2026, poesia
Poesia 102
112 orrialde
978-84-19570-57-4
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
2021, poesia
 

 

ZIKATRIZAK

 

 

Gure etxean beti egon da Norit.

Arropetako orbanak eskuz

eta xaboi urdin harekin

borrokatzen ziren.

 

Indarka gogoratzen dut ama

“Hau kenduko da, lasai”-ka.

 

Hau kenduko da, lasai.

Esaten dut nik orain

esaten ari natzaio neure buruari.

 

Orain arte ez dut pentsatu

benetan kendu nahi nituen

 

pareta hura pintatu genuenekoa

plater hura prestatu nizunekoa

izaretako odola.

 

Orbanak dira arroparen zikatrizak.

 

Orain ez dakit garbitzen

ari naizen jertse hau

garbitu nahi dudan.

 

Eskuak palankanako xaboi-uretan

hegan doaz burbuilak

nire gelarantz.

 

Gauaren erdian lehertuko dira

 

“Hau kenduko da, lasai.

Kenduko da”.