EZ GINEN UME TRISTEAK IZAN
Barrio Sesamoko motxilak
errafiazko poltsak
gorputz txikietan
hilabete zain sagarrak
ustelduta motxilan
hara-hona genbiltzan
orain ez dut izan nahi
ume hori
etxe bat nahi dut
erosketak egiteko
orgatxo bat
ihes egin ahal izatea
itzul nadin itxaroten
sagarrak mahai gainean.