Zerua hemen
Zerua hemen
2026, poesia
Poesia 102
112 orrialde
978-84-19570-57-4
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
2021, poesia
 

 

PLAGE OCEANE (II)

 

 

Gero hondartzan askatzeko

arrantzatzen genituen karramarroak portuan.

 

“Tomaaa! Bi kangrejo lehenengo tiradan”.

 

Lokartzeko ikusten zenituen dokumentaletako

dortokatxoak bezala ibiltzen ziren

trakets, baina uretara zuzen.

 

“Hau kangrejo umie da, beittu.

Ta hau aitatxo.

Burrukan bat euki dau honek, pintza barik dau ta”.

 

Asko amorratzen nau animaliak

giza logikaren arabera deskribatzeak.

 

“Ta kangrejo umie bera bakarrik

helduko da bere aitatxongana?”.

 

Tristatu egiten ninduen

txikiak bakarrik harrapatzeak.

Baietz esaten zenigun

helduko zirela etxera.