
Aurkibidea
Aurkibidea
MADRILEN
Eguzkitako betaurrekoak kendu gabe
pasatu ditut hiru egun:
musikal eskas bat
brunch garestiegiak eta
koktel bat Reina Sofiako terrazan.
Serie kutre bat ematen du
nire bizitzak.
Eskerrak etorri garen
hausturek beste forma bat dute
tristura
erabat baztergarria da
hiri okaztagarriki handietan.