Zerua hemen
Zerua hemen
2026, poesia
Poesia 102
112 orrialde
978-84-19570-57-4
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
2021, poesia
 

 

ARKUMEA

 

 

Inoiz izena ipini dizuedan arkumeei

 

 

Belarra bazkatzen

arkumetxo bat etzanda

izango nintzateke bera

 

atzean beste arkumetxo

are txoago bat

ardi batek lagunduta

mantendu da zutik

gehiago naiz bera

pentsatu dut

 

etzanda egotea baino

beste zer dagoen hoberik

hori nahi dut

ez pentsatzea

 

ohean bakarrik

arkumetxo baten aldamena

desio dut

baina ez dakit sartu nahi dudan

piztiatxo bat ohera.