Zerua hemen
Zerua hemen
2026, poesia
Poesia 102
112 orrialde
978-84-19570-57-4
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
2021, poesia
 

 

BAKEAREN LIRIOA

 

 

Nire gauzen bila itzuli naiz

poltsa batean zenituen prest

mesanotxeko liburua

etxeko zapatilak eta kuleroak

 

galtzerdiak eta hortzetako eskuila

ez. Beste liburuak landareak eta

argazkiak ere ez

 

begiak itxi ditut

nire hortzetako eskuila botatzen

irudikatu zaitudanean

 

“zer moduz dauz landariek?”

galdetu dizut leihope hutsari begira

“ni bezala” esan didazu

 

biolentoagoa zatekeen

“gure artekoa bezala” esatea.

 

Ez da landare bat hiltzen didazun

lehen aldia.