Zerua hemen
Zerua hemen
2026, poesia
Poesia 102
112 orrialde
978-84-19570-57-4
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
2021, poesia
 

 

TRADWIFE

 

 

Ikusten dut RoRo tiktoken eta

badakit ez dudala bera izan nahi

 

baina imajinatu baserri bat

pikondo bat eta bi sagarrondo

txakur txiki batekin jolasten zu

eta sutondoan eserita ni

erdi lo erdi irakurtzen

 

imajinatu pareta zuriak

habeak bistan

egurra txukuntzen zu

eta sukaldean ni

apurka-apurka

konpota usaineko

negu bat eraikitzen.