
Aurkibidea
Aurkibidea
APAIZEN PASEALEKUAN
Galtzerdi lodiak
sandalien azpitik jantzita
neguko edozein asteazken.
Joango gara gure terrazara?
Leiho bako etxeetatik
kalera joaten gara
zeruak ikus gaitzan.
Nerabe heteroak musuka
txakurrak uzki usnaka
lagun bi txokolatezko batidoa
Licor 43rekin nahasten.
Denok behar dugu
izan ez garen hori guztia
ikusaraziko digun talaia bat.