
Aurkibidea
Aurkibidea
PASEALEKU BERRIAN
Idea Vilariņoren Itsasoa poemari
lapurtutako berbekin
(Garazi Arrularen itzulpena)
Aparkatu dut autoa korrika
itsasoa ikusi ez dudan beste egun bat
amodioa, amets, guruinak, bulkada
email bat, zazpi dei galdu, afaria ez dago eginda.
Gaua ez da urdina, baizik eta horixka.
Argia itzali dut, baina pertsiana itxi ez.
Zenbat gauez izan ote naiz
etxe bloke ilun bateko leiho hori bakarra.
Oxala itsasondoan aparkatzea balitz
musu batzuk, kresala, olatu bat hanken parera.
Pasealeku hau zer da parking garesti bat ezpada
amodioa, amets, guruinak, bulkada.
Maitaleekin gelditzeko denborarik ere
ez duzun garai honi
gizakien loezin denengatik, arren
amodioa, amets, guruinak, bulkada
emaiozu egunsenti bat
igande haizetsu batez.