
Aurkibidea
Aurkibidea
GOSARIA
Atzo La isla de las tentaciones ikusi izan ez banu
hartu izan banu infurelax bat
garbitu izan banitu hortzak, ontziak eta izarak.
Hiru poema irakurri eta
masturbatu izan banintz apur bat
hartuko nukeen orain kafea ez den beste zerbait.
Espero dut inork ez nauela inoiz ikusiko
hain
mingaina katiluan sartuta.
Goiza gauerdian hasten da
eguerdian amaitzen.
Ez dakit zer den daukadan hau guztia
depresio zantzuak edo arkume bat bihotzaren gainean.