
Aurkibidea
Aurkibidea
HEMENDIK JUTIA
Danelerentzat
“Bide motzetik jungo gera ala hiria romantizatuko dogu?”. Esan zenidan. “Zerua hor dao oraindik”. Esan zenidan. “Gure herrixen lan apur bat ein biher da zerue ikusteko”. Esan nizun. “Gurau izango neuke lautadan edo itsas bazterrien jaio izetie”. Esan nizun. “Ni ere ez naiz aspaldi itzuli Elgoibarrera”. Esan zenidan. “Guk zelaixe ikusi dou beti. Behixek eta ardixek”. Esan nizun. “Berdie edo urdine, zein gurau dozu?”. Esan nizun. “Grisa”. Esan zenidan.
“Leku ederrien bizi gara, e?”. Esan nizun. “Hemendik jutia pentsatzen ai naiz”. Esan zenidan. “Emun eskue, mese”. Esan nizun. “Bazkalduko dogu?”. Esan zenidan. “Kontuz, balkoian usuak egoten dia”. Esan zenidan. “Arratoi pila bat ikusten da hiriko zentruen”. Esan nizun. “Hori ematen dizu periferiak, distantzia”. Esan zenidan.
“Umetan denpora asko egoten nitzen bentanatik begira”. Esan nizun. “Gure auzuan ere hasi dia apartamentu turistikuak agertzen”. Esan zenidan. “Euki dozu inoiz urunen sitsa etxien?”. Esan nizun. “Sekula ez dou berba ein errekako zakarran inguruen”. Esan nizun.
“Saixak eta orkatzak ikusten zien batzutan”. Esan nizun. “Liztor batek heldu zian atzo”. Esan zenidan. “Sekula ez dotzut esan erreka onduen dauela gure aman etxie”. Esan nizun. “Etxeko erropekin ibiltzen zera Paseo Berrian?”. Esan zenidan. “Labezomorruek topau dittugu etxien”. Esan nizun.
“Bide motzetik jungo gera ala hiria romantizatuko dogu?”. Esan zenidan. “Ez dakit zegatik dan ardixe nire animalixa faboritue”. Esan nizun.