Zerua hemen
Zerua hemen
2026, poesia
Poesia 102
112 orrialde
978-84-19570-57-4
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
2021, poesia
 

 

SENDATU NAIZELA USTE DUT

 

 

Leiho handi bat daukat

eguzkiak epeltzen dit aurpegia:

irri txikiarekin irakurri ditut

besteen maitasun poemak.

 

Lur zati bat daukat

ernetzen ari dira tulipak:

laztanak eskatu dizkit

bizilagunaren txakurrak.

 

Sukalde eder bat daukat

aihen erre usaina du:

limoi tanta batzuk gehitu dizkiot

urez betetako katiluari.

 

Bainuontzi zuri bat daukat

zerua ikusten da bertatik:

burua urpean sartu eta

ozen entzun ditut bihotz taupadak.

 

Susmo txiki bat daukat

arkatza belarriaren gainean:

ez zaitut faltan hartzen hemen

ez dut zurekin nahi hau.