Zerua hemen
Zerua hemen
2026, poesia
Poesia 102
112 orrialde
978-84-19570-57-4
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
2021, poesia
 

 

RED, AGNES RICART

 

 

Egun urdin bat.

Plastiko zurizko aulki horretan zu.

Praketako botoia askatuta

hankazabal.

 

Egiten utzi ez diguten hori guztia.

 

Soina bistan.

Eskuei begira ni.

Bularrak inbadituko lizkizuke

beste inoren begiradak.

 

Egiten ez dakigun hori guztia.

 

Izterren parera erortzen zaizkizu

izerdi tantek egingo luketen eran

esku biak.

 

Gorputz gorri bat

zeru urdinaren aurrean.

Eszena arruntegia da.

Poesiak ezin dio arruntasunari ihes egin.

 

Pospolo kutxa bat duzu

eskuin eskuan

lore sorta bat ezkerrean.

 

Kandelak piztuta eta

pitxer bete aspirinatutako ur.

 

Egiten ikasi dugun hori guztia.

 

Hau beste poema bat

zatekeen lore sortari su emateko

eskurik izango bazenu.

 

Baina poema kursietan

ez dira horrelako gauzak gertatzen.