Zerua hemen
Zerua hemen
2026, poesia
Poesia 102
112 orrialde
978-84-19570-57-4
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
2021, poesia
 

 

TANGER BAR

 

 

Markesinako bankuan eserita

akordatu naiz

 

konpontzen ginenean bertara itzultzea

agindu genion elkarri

 

zerbeza bat zuk

mosto bat nik

aurpegira begira

begietara ez

 

ikusten da izan zela eta

oraindik ez dago beste ezer

izan zenaren arrasto batzuk

geratu zirenak eta ez zirenak

 

hiriak ez dira erromantikoontzat

itxi egiten dituzte gure bizitza

gertarazi duten leku guztiak.