Zerua hemen
Zerua hemen
2026, poesia
Poesia 102
112 orrialde
978-84-19570-57-4
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
2021, poesia
 

 

MAIATZAK 31

 

 

Inor ez da harritzen nire landareak
neure burua baino hobeto zaintzen ditudalako.

Sennah Yee

 

 

Limoiondoari ongarria eman eta

hosto gaixoak kendu eta

zer egingo dut hostoekin?

 

negarrez nagoenean beldurra ematen dut

 

limoiondoa trapu umel batekin laztandu eta

arkatz batekin lurra irauli eta

zer egingo dut arkatzarekin?

 

haserre nagoenean baino ez ditut egiten gauzok

 

landareak zaintzea eta

hegaztiei begiratzea eta

udaberria den hori guztia.