
Aurkibidea
Aurkibidea
BIZTEGIN
Ardien sorotik apur bat harago joanda
masusta pila bat daude
eskukada bat hartu dut biontzat
horrela paseatzen da abuztuan
dezepzio aurpegia jarri duzu
nola liteke bat hain ona
eta hurrengoa hain txarra
ez duzu esan baina pentsatu bai
masustekin bakarrik jartzen duzu
aurpegi hori
baina gauza bera gertatzen da
egunekin kafeekin musuekin.