
Aurkibidea
Aurkibidea
Poemaren bat ezaguna egin bazaizu, litekeena da egunkarian,
whatsappeko mezuren batean edo burkoaren azpian agertu izana.
Ez zen gure asmoa. Barka eragozpenak.
Eskerrik asko
Zeruari, hor egotearren. Arkumeei, salto eginaraztearren.
Uxue Alberdi, “Zurrunbiloan gaudenean ez da ikusten, baina zerua hor dago” esan zenidalako behin.
Danele Sarriugarte, topatzen garen aldiro “onena zera” esaten didazulako.
Etxekoei, negua bizkarra sukaldeko berogailuaren kontra jarrita pasatzen uzteagatik.
Lesakako Udala eta Pikuko Borda, leiho handi horren ondoan idazteko aukera emateagatik.
Poemetan agertzen zaretenoi, poema batean idazteko moduko momentuak sortzeagatik.
Lehen irakurleei, poemoi zuen argia oparitzeagatik.
Eskoriatzan, Donostian, Usurbilen, Gasteizen, Bilbon… etxe izan zaretenoi, maitasun poema bana zor dizuet.