Biziei ere omen
Askoren artean
Biziei ere omen
Askoren artean
2024, poesia
64 orrialde
978-84-19570-35-2
 

 

Joumana Haddad

Libano, 1970

itzulpena: Xabi Borda

 

 

Zuhaitz urdina

 

 

Zure begiek nire bakardadearekin topo egiten dutenean

Isiltasuna fruitu bihurtzen da

Eta ametsa ekaitz.

Ate debekatuak erdi irekitzen dira

Eta urak sufritzen ikasten du.

 

Nire bakardadeak zure begiekin topo egiten duenean

Desirak gora egin eta gainezka egiten du

Marea ozar batzuetan

Amaigabe lasterka doan olatu

Edo tantaz tanta isurtzen den izerdi

Izerdi suharrago tormentu bat baino

Inoiz burutzen ez den hastapena.

 

Zure begiek eta nire bakardadeak topo egiten dutenean

Euria bezain biluzik entregatzen naiz

Amestutako bular bat bezain emankor.

Eguzkitan umotu mahastia bezain samur

Ugari entregatzen naiz

Zure maitasunaren zuhaitza erne artean

Hain handi eta hezigaitza

Hain hezigaitz eta nirea

Uztaira itzultzen den gezi

Nire hodeitzan iltzaturiko palmondo

Ezerk geraraziko ez duen ortzi gorakorra