Aurkibidea
Aurkibidea
Don Paterson
Eskozia, 1963
itzulpena: Aritz Galarraga
Intentsitatearen eskala
1) Ez da sumatzen. Kea bertikalean gora doa oraindik. Gizabanako sentikorretan, déjà vu, amnesia arina. Itsasoa ispilu bat bezala.
2) Atsedenean dauden pertsonek hautematen dute, edo leku egokietan daudenek, hau da, goiko solairuetan, hamaketan, katedraletan eta abarretan. Hostoak karraska.
3) Lo arinekoak esnatzen dira. Betaurrekoek kirrinka dagite. Orratzek, klipek propietate magnetiko apur bat ageri dute. Suminkortasuna. Bibrazioa, kamioi arinak igarotzean bezala.
4) Kanpai txikiak joka. Likido batzuen azaleko tentsioa eta biskositatea pixka bat handitzea. Etxeko indarkeria. Altzari irauliak.
5) Lo astunekoak esnatzen dira. Pendulu-erlojuak gelditzen. Manifestazio publikoak. Bandera handiak haizetan. Bibrazioa, kamioi astunak igarotzean bezala.
6) Kanpai handiak joka. Liburuak erretzen. Aurora ikusten da egun argiz. Ezezagunen aurkako eraso ziorik gabeak. Beirateria apurtua. Teila solteek teilatutik egiten dute hegan.
7) Tximinia ez sobera sendoak puskatuta. Uhinak urmael txikietan, ur uherrak. Auzokoen aurkako eraso ziorik gabeak. Karga estatiko handiak leihoetan, ispiluetan, telebista pantailetan.
8) Objektu geldien pisua nabarmen handitzen da: liburuak, katiluak, boligrafoak astunak dira altxatzean. Iztukua eta harri-horma batzuk erortzen dira. Emakumeen eta neska gazteen bortxaketa sistematikoa. Hareazko kraterrak. Pitzadurak lur bustian.
9) Zuhaitz txikiak sustraitik erauzita. Bainu-urak alderantzizko zurrunbiloan husten dira. Gutxiengo erlijioso eta etnikoen aurkako sarraskia. Pitzadura nabarmenak lurrean. Urtegietan eta lurpeko hodietan kalteak.
10) Zuhaitz handiak sustraitik erauzita. Marea neurgarria putzu, te-kikara eta abarretan. Haur txikien tortura eta bortxaketa. Oinarrietan kalte konponezinak. Errailak tolesten dira. Hondarra horizontalki higitzen da hondartzetan.
11) Zutik mantentzea ezinezkoa. Automutilazio orokorra. Deskarga elektrikoak ikusgai goi-tentsioko dorreetan, faroletan, metalezko barandetan. Uhinak lurrazalean. Zubi gehienak suntsituta.
12) Suntsipen orokorra. Ordu-orratzen mugimendu hautemangarria. Harkaitz-masa handiak lekualdatuta. Itsaso zuria.
The Scale of Intensity
1) Not felt. Smoke still rises vertically. In sensitive individuals, déjà vu, mild amnesia. Sea like a mirror.
2) Detected by persons at rest or favourably placed, i.e. in upper floors, hammocks, cathedrals, etc. Leaves rustle.
3) Light sleepers wake. Glasses chink. Hairpins, paperclips display slight magnetic properties. Irritability. Vibration like passing of light trucks.
4) Small bells ring. Small increase in surface tension and viscosity of certain liquids. Domestic violence. Furniture overturned.
5) Heavy sleepers wake. Pendulum clocks stop. Public demonstrations. Large flags fly. Vibration like passing of heavy trucks.
6) Large bells ring. Bookburning. Aurora visible in daylight hours. Unprovoked assaults on strangers. Glassware broken. Loose tiles fly from roof.
7) Weak chimneys broken off at roofline. Waves on small ponds, water turbid with mud. Unprovoked assaults on neighbors. Large static charges built up on windows, mirrors, television screens.
8) Perceptible increase in weight of stationary objects: books, cups, pens heavy to lift. Fall of stucco and some masonry. Systematic rape of women and young girls. Sand craters. Cracks in wet ground.
9) Small trees uprooted. Bathwater drains in reverse vortex. Wholesale slaughter of religious and ethnic minorities. Conspicuous cracks in ground. Damage to reservoirs and underground pipelines.
10) Large trees uprooted. Measurable tide in puddles, teacups, etc. Torture and rape of small children. Irreparable damage to foundations. Rails bend. Sand shifts horizontally on beaches.
11) Standing impossible. Widespread self-mutilation. Corposant visible on pylons, lampposts, metal railings. Waves seen on ground surface. Most bridges destroyed.
12) Damage total. Movement of hour hand perceptible. Large rock masses displaced. Sea white.