Poesia kaiera
Audre Lorde
itzulpena: Danele Sarriugarte
Poesia kaiera
Audre Lorde
itzulpena: Danele Sarriugarte
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-82-9
Audre Lorde
1934-1992
 
 

 

Fantasia eta elkarrizketa

 

Orbandun apoak nire ahotik jauzian

kafean itotzen dira

gure jakinduria

eta erabakien artean.

 

Irribarre egin nezake

eta apo hauek harribitxi bihurtu

amodioaz mintzatu, egiten dugunaz,

ematen dugunaz.

Eta aztikeria eraginkorra bada

apurtu behar ote nintzateke

ala hautsitakoa berreraiki

etxe berri bat

nahasmenak astindurik.

 

Ekin behar ote nuke

gure magia

kolore bihurtu aurretik?

 

Fantasy and conversation

Speckled frogs leap from my mouth / to drown in the coffee / between our wisdoms / and decisions // I could smile / and turn these frogs in to pearls / speak of love, our making / our giving. / And if the spell works / shall I break down / or build what is broken / into a new house / shook with confusion // Shall I strike / before our magic / turns colour?